Skip to main content

Irudigileen Mundua

Maison des Auteurs

Angoulême-n bizi diren edo bertara euren erresidentzia egitera joan nahi duten irudi sortzaileei laguntzeko asmoz. 2002ko uztailean sortu zen egi- leen etxea Syndicat Mixte du Pôle Image - Magelis-i esker. 2008ko urtarri- laren 1etik Komikiaren eta Irudiaren Nazioarteko Hirien parte den depar- tamentu da. Nazioarteko erresidentzia honek komikigileak, ilustratzaileak, animazio zuzendariak hartu izan ditu... hiru hilabetetatik bi edo baita lau urtetara irits daitezkeen denboralditan. 200ko uztailean ireki zenetik, egileen etxeak 300 artista baino gehiago izan ditu erresidentzian, bertako berrogeita hamar bat artista inguruk dituen zerbitzuen onuradunak diren bitartean.

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

Maison des Auteurs

Hizlariak

Francia

Golo

Guy Nadaud (Bayona, 1948), Golo bezala ezagunagoa, Frantzia eleberri grafikoko komikigile esanguratsuenetako bat da. 70. hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea eta hogei albumen egilea da, hala nola «Istrati. El vagabundo» (Astiberri), momentuz gazteleraz argitaratutako bere lehen lana. Egipto duela 35 urte ezagutu zuen kasualitatez y diru pixka bat zuen bakoitzean herrialde hartara pasiatzeko joaten zela kontatzen du. Noizean behin bertako prentsarekin lan egin zuen binetak sortuz edo intereseko gaien inguruko eleberri grafikoak eginez.

 

Gaztelera
Francia

Mai-Li Bernard

Mai-Li Bernard Hanoi-en, Vietnam, 1986an jaiotako marrazkilari eta ilustratzaile Frantzesa da. Arte Aplikatuetan graduatu zen Angoulêmeko Irudiaren Europako Goi Mailako Eskolan ikasi aurretik, 2005etik 2010era. Gero Maison des Auteurs d’Angoulême-eko erresidentzia batez gozatu zuen eta bi aldiz irabazi du Angoulême-ko Jaialdiko Talentu Gazteen Lehiaketa. Bere estilo kolorista eta geometrikoak oso ondo definitzen du eta aurten Irudika-n bere lanaz hitz egiten entzuteko aukera izango dugu.

 

Frantzesa
Francia

Josune Urrutia

Josune Urrutia AAEEtan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Madrideko Arte Número Diez Eskolan ikasi zuen ilustrazioa. Hamar urte diseinatzaile grafiko moduan lanean eta bizitzen Madrilen igaro eta gero, egun osoki komiki eta ilustraziora dedikatzen da. Proiektu editorial, liburu edo ilustratu beharreko bestelako aplikazioak egiteko ilustrazioak garatzen ditu. Duela gutxi Frantziako Angoulême-ko Maison des auteurs-en dirulaguntza bat izan du emakume, artea eta minbiziaren inguruko komiki batean lanean ibili da. Bere argitalpen garrantzitsuenetako dira: Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer, Así me veo eta Breve historia del pimiento para la vida extraterrestre.

 

Gaztelera
Francia

Lola Lorente

Lola Llorente Bigastro-n jaio zen, Alicanten 1980an. Arte Ederretan Lizentziatua Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta ilustrazio ikaslea Bartzelonako La Escola Massana-n. Bartzelonako Nazioarteko Komiki Saloian egile errebelazio gisa nominatua izan da eta sari ezberdinak jaso izan ditu, hala nola INJUVE 2006-ko ilustrazio saria, edo Creacomic saria, CAM 2009. Bakarkako eta taldeko erakusketa esanguratsua du 2010 ean Bilboko Alhóndiga Museoan egin zuen “Un año en Angoulême” izenekoa, non, Sangre de mi sangre (Astiberri, 2011), proiektuko lan originalak erakusten zituen hein batean frantziako La Maison des auteurs-en egiteko aukera izan zuen, disziplina artistiko ezberdinetako mundu osoko artistak biltzen dituen sormen zentroan hain zuzen ere.

Gaztelera
Francia

Pierre Marty

Pierre Marty Averyron jai zen 1980an. Bere haurtzaroa departamentuko baserri batean bakandua, txirrindularitza, marrazketa, margolaritza eta baita argazkilaritza bezalako praktika bakartietara bideratu zuten. Etengabe aldatzen dituen marrazkiak egiten ditu koadernoetan eta baita nolabaiteko komiki mutuak ere. Bere liburuak Bram Bram, Le Dernier Cri, Anathème eta baita Méconium-ek argitaratuak izan dira. Gainera bere lana auto editatzen du fanzine desberdinetan: sans titre (moeurs), rond-point eta teatro.

 

Frantzesa
Francia

Pili Muñoz

Pili Muñoz-ek duela hamar urte baino gehiago Angoulême-ko La Maison des Auteurs zuzentzen du, erresidentzien koordinazioa eta nazioarteko komikigileei laguntzeaz gain, bere lantaldeari esker eskubideen defentsa eta aholkularitza eskainiz. Formazioz liburuzaina, Paris-eko Cité des sciences et de l’industrie-ko mediatekan lan egin du. 1996tik 2002ra Lecture jeunesse-eko zuzendaria izan zen gazteentzako literaturan espezializatutako elkarte bat. 2002tik Maison des auteurs de la Cité de la bande dessinée et de l’image zuzentzen du eta duela lau urtetatik Irudika-rekin elkarlanean dihardu gure urteroko irudia eta animazioak sortzeko bertan egiten diren erresidentzia artistikoak koordinatzen.

Gaztelera