Skip to main content

HITZORDU PROFESIONALAK

Azaroaren 2an, astelehenean, koadrante txiki bat agertuko zaizue zuen profilean “Hitzordu profesionalak” hitzekin. Koadrante hori klikatzean zerrenda batera sartuko zarete, eta hantxe markatu behar dituzue eskatu nahi dituzuen hitzorduak. Lau egun dauzkazue nori eskatu pentsatzeko.

Azaroaren 5ean, gaueko 23:59an (Gasteizko ordua), itxiko da eskaerak egiteko epea, eta orduan jasoko ditugu eskatu dituzuen hitzordu guztiak. Horren ondoren, hizlariek zuen profilak bisitatuko dituzte, eta azaroaren 13an argitaratuko ditugu ordutegiak. Dakizuen bezala, aurtengo hitzorduak bideo-konferentziaz egingo ditugu, azaroaren 23tik 27ra. Kontu handiz finkatuko ditugu hitzordu horiek, ordu aldaketekin arazorik egon ez dadin.

Ohartarazpen bat jasoko duzue zuen profilean onartu zaizkizuen hitzorduak gogorarazteko. Oso garrantzitsua da jakitea zein hizkuntzatan mintzatuko den hizlaria, aurten ezin dugulako eskaini ez itzulpenik ez eta aldibereko laguntzarik, ageriko arrazoiak tarteko. Hauek dira hitzordu profesionalak eskainiko dituzten hizlariak:


AMANUENSE / e’a! - Rodolfo Bolaños. (GAZT)
CECILIA BERTOLINI - Instituto de Artes Visuales de Montevideo (GAZT)
OMAIRA RODRÍGUEZ - Agente de derechos (GAZT)
FIL MONTEVIDEO - Sebastián Artigas (GAZT)
PHILIPPE LE LIBRAIRE - (frantsesa)
CRIATURA EDITORA - (GAZT)
QUEBEC BD (frantsesa o ingelesa)
EDICIONES DE LA UNICEJA (GAZT o ingelesa).
MURAL FESTIVAL (frantsesa o ingelesa)
EDITIONS MAGNANI (frantsesa o ingelesa).
MICROUTOPÍAS - Darío Marroche (editorial) (GAZT/ingelesa)
FERIA DE ARTE IMPRESO DE MONTEVIDEO - Victoria Apud (GAZT ingelesa)
ASTIBERRI - Fernando Tarancón (Eusk/GAZT/ingelesa)
SC GALLERY - Sergio García Bayón (Gazt/ingelesa)
LES ESTIVALES - Didier Bardy &Catherine Mitjana Bardy (frantsesa)
ILUSTRANDO DUDAS Io Bru (gazt/ingelesa)
SEUIL JEUNESSE - Coline Ottenwaelter (Frantsesa).
EDICIONES EL FUERTE Juan Casal y Sofia Noceti (Gazt/ingelesa)
MEDIA VACA Vicente Ferrer y Begoña Lobo (gazt)
LARRAD EDICIONES Antonio Larrad.(Gazt).
SM Mario Dequel y Pablo Núñez.(Gazt).
Petra ediciones Peggy Espinosa.(Gazt).
LIMONEROManuel Rud.(Gazt).
FIL GUADALAJARA Rubén Padilla GAZT/ingelesa