Skip to main content

Alfredo Soderguit

Irudigileen Mundua
Uruguay

Uruguay, jaio zen 1973an. Ilustratzailea, gidoilaria, produktorea, arte zuzendaria eta ikusentzunezkoen errealizatzailea da. ANIMA izeneko filmearen zuzendaria (2013) 40 herrialde baino gehiagotan erakutsia izan zena, 20 nazioarteko sari baino gehiago irabazi zituena eta HBO(Latam eta USA) eta Netflix (Latam)-ko programazioan egin zena. Uruguay-ko Ilustrazio Sarian (2016) sekuentzia narratibo mailan 1en saria eta irudi bateratu mailan 1en saria (2019). Soy un animal (2018), Libros del Zorro Rojo (espainiar eta katalana), Didier Jeunesse (Frantzesa) eta Salani editore (italiarra)ko egilea. Los Carpinchos (2020), Ediciones Ekaré (espainiar eta katalana), Didier Jeunesse (frantzesa), ingelesa (Greystone Books), alemaniarra (Atlantis Verlag), koreanoa (Changbi publishers), txnatar simplifikatua (Future Publishing), italiarra (Terre di Mezzo), luxemburgotarra (capybarabooks) eta prozesuan dauden beste itzulpen batzuk. Argentina eta Kolonbiarekin koprodukzioan sortutako Dos Pajaritos animazio serieko zuzendarikidea, gidoilari kidea eta produzitzailea. Bere estreinaldia 2012eko hasierarako espero da.

Alfredo Soderguit

Irudigileen Mundua
Uruguay
Alfredo Soderguit

Anne-Julie Dudemaine

Irudigileen Mundua
Quebec

Anne-Julie Montreal-en bizi den arte zuzendari, ilustratzaile eta patroi diseinatzailea da. Burua eszena surrealistaz betea du, sentimendu eta mundu honetako oroitzapenak nahasten dituena guztiz berea duen ametsezko paisaia bati atea irekiz. Bere estiloak koloreen eta sortzen dituen pertsonaien bidez istorioak kontatzen ditu. Bezero desberdin eta anitz-entzat lan egin du eta Le Monde, L’actualité eta Uber bezalako argitalpenentzat.

Anne-Julie Dudemaine

Irudigileen Mundua
Quebec
Anne-Julie Dudemaine

Araiz Mesanza

Sektore Paraleloak
Euskadi

(Vitoria-Gasteiz, 1983 ) 

Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn eta Escola Massana (Bartzelona) arte eta diseinu zentroko ilustrazioan espezializatua dago. Ilustratzaile gisa lan egin du 2009tik, eta 2011n Ediciones Armadillo sortu zuen. IRATI Fernandezek eta Erling Knudsenek osatutako talde bat da, autoargitalpen independentearekin lan egiten dute eta ilustrazioko eta komikigintzako lankidetzako fanzineak argitaratzen dituzte, beste proiektu pertsonal batzuekin batera. 2016az geroztik Oslon (Norvegia) bizi da, eta ilustratzaile eta artista bisual lanetan jarraitzen du.

 www.araizmesanza.com

Araiz Mesanza

Sektore Paraleloak
Euskadi
Araiz Mesanza

Camilo Núñez

Sektore Paraleloak
Uruguay

Colectivo Licuado Camilo Núñez eta Florencia Durán-ek osatzen duten bikote artistikoa dira horma pintura lengoaia gisa dutenak. Beraien helburua taldean margotu eta lan egitea da, espazio publiko eta pribatuei kolorea emanaz. Leku zehatz bateko kultura eta tradizioa eta beraien estetika propioa ikertu eta konbinatzen dute. Kultur aniztasuna, emakumeak, esku hartu behar dituzten lekuetako istorioak bezalako gaiak lantzen dituzte, modu honetara pertenentzia sentimendu bat sortuz, non inguruneko herritarrak obrarekin identifikatuak senti daitezkeen.

Camilo Núñez

Sektore Paraleloak
Uruguay
Camilo Núñez

Catherine Mitjana-Bardy

Argitaletxe Mundua
Francia

Les Estivales de L’illustration-en sortzaileek, Lires elkarteko kideek eta Sarranteko liburu-saltzaile ohiek, urtero koordinatzen dute jaialdi hau ilustrazioaren, irakaskuntzaren eta arte grafikoaren inguruan.

Catherine Mitjana-Bardy

Argitaletxe Mundua
Francia
Catherine Mitjana-Bardy

CA_Teter

Argitaletxe Mundua
Ururguay

Montevideo, 1977. Marrazketa eta pintura ikasi zituen Tunda Prada, Fermín Hon- tou (Ombú) eta Carlos Musso.Arte Plastikoetako eta Bisualetako lizentziaturatik (Udelarra) atera zuten. Haur eta Gazte Literaturako Ilustrazio Sari Nazionala (2018) irabazi zuen, eta aipuak jaso zituen 2014 eta 2015 urteetan. “Linda Kohen” Ikusizko Arteen 58. Sari Nazionalerako hautatu zuten. Iberoamerikako 2019 eta 2020ko katalogoa osatzeko hautatu zuten. 2019an El abrazo del perro negro argitaratu zuen, El abrazo del perro negro, irudien eta testuen koadernoa, Lindolfo Collor, Porto Alegre eta Brasilgo kanpoaldean dagoen errota zahar alemaniar baten aurrietan dagoen arte-egoitza batetik sortua, Camila Leichter eta Mauro Espínola ikus-artistek gonbidatuta. 2020an La gran carrera argitaratu zuen, haurren lehen album liburua. Guadalajarako Ferian parte hartu du gonbidatu gisa, eta bere lana Uruguain, Brasilen, Bolivian eta Mexikon ere erakutsi du. Maco Algortarekin batera, Ediciones de la Uniceja fanzineen argitalpenzigilu independentea sortu zuen.

CA_Teter

Argitaletxe Mundua
Ururguay
CA_Teter / Jorge Mato

Cecilia Bertolini

Argitaletxe Mundua
Uruguay

Cecilia Bertolini Montevideon jaio da, Uruguain. Psikologia ikasi zuen Errepublikako Unibertsitatean eta geroago diseinu grafikoa Higo Alísekin. Psikopedagogiako ikasketak ikertu eta sakondu zituen, eta, pixkanaka, irakaskuntza artistikora eta erakunde kulturalen agertokira jo zuen. 2011n Museologiako lehen Teknikaturan inskribatu zen, eta, ordutik, ondarearen kudeaketari, ekoizpenari eta didaktikari lotutako hainbat lan egin ditu. ZUBIA sortzen du, museoetarako eta kultura-guneetarako ekintzak eta material didaktikoak garatzera bideratutako proiektua. Gaur egun prestakuntza artistikoko irakasle gisa lan egiten du Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Kultura Zuzendaritza Nazionaleko Ikusizko Arteen Institutu Nazionalean. Bertan, ilustratzaileak indartzeko eta profesionalizatzeko ekintzak prestatzen dituzte lurralde nacional barruan eta baita kanpoan ere.

Cecilia Bertolini

Argitaletxe Mundua
Uruguay
Cecilia Bertolini

Cecilia Rodriguez Oddone

Sektore Paraleloak
Uruguay

Ceciro Paysandú, Uriuguay-koa da. Diseinu grafikoan lizentziatua, besteak beste ilustrazio, margolaritza, produkzioa, kale arte tailerretara joan da eta egun ilustratzaile, muralista, tailerista eta diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du. 2013tik bakarrik edo taldean muralak egiten lan egiten du. Kale arte jaialdi askotan parte hartu du. CASA WANG kolektibo artistikoaren parte da eta Montevideo-ko muralista talde baten erakusketa gelako partaide. Duela 9 urte serigrafia produkziora dedikatzen da, Óscar Ferrandoren tailerrean hasten du ekimen artistiko hau eta 5 urtez joaten da bertara. Arlo honen baitan artelanak sortzen ditu etengabe eta hainbat proiektu eta ekimenetan parte hartzen du. 2019an Exhibition of Bologna Children’s Book Fair erakusketarako aukeratua izan zen. 2016an Uruguay-ko hezkuntzaa eta Kultura Ministerioaren Haur eta Gazte Literaturako bigarren saria jaso zuen.

Cecilia Rodriguez Oddone

Sektore Paraleloak
Uruguay
Cecilia Rodriguez Oddone