Skip to main content

Irudigileen Mundua

Illustration Quebec

Illustration Québec diru irabazi asmorik gabeko erakundea da 1983an sortua eta bere helburua ilustratzaileak bildu eta hauei laguntzea duena, baita ilustrazioa ezagutzera eman eta sustaztearena ere. Ilustratzaileei laguntzen die beren ibilbideetan, ekimenak eta erakusketak antolatzen ditu eta hainabt argitalpen garatzen.

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Quebec

Geneviève Bigué

Geneviève ilustratzaile tea diseinatzaile kanadiarra da. Liburu ezberdinetan lan egin izan du baita aurten argitaratu berri den “Un bruit dans les murs”- en eta Reader’s Digest, Pica Magazine edo L’Actualité bezalako argitalpenetan. Agentzia ezberdinekin, jaialdietan ere lan egiten du,posterrak egiten ditu, animazioa eta online dagoen denda txiki bat du non bere ilustrazio eta marrazkietatik sortutako produktuak saltzen dituen.

Quebec

Mathieu Potvin

Orain arte Mathieu-ren lana formatu ezberdinetan izan da erakutsia: aldizkariak, haurrentzako liburuak, komikiak, erakusketak eta posterrak besteak beste. Bere ikuspuntu artistikoa material nahasketa baten inguruan mugitzen da akuarelak, errotulagailuak, tinta, koloretako arkatzak eta Photoshop. Patroi itxurako forma bisualetan inspiratzen da, gehienetan pertsonaiekin eginak. Bere tailerreko erosotasuna gustuko duen arren, ateratzea ere atsegin du eta bere zuzenean marrazteko gaitasunak erakustea bezero korporatibo eta ekitaldi berezietan.

Quebec

Anne-Julie Dudemaine

Anne-Julie Montreal-en bizi den arte zuzendari, ilustratzaile eta patroi diseinatzailea da. Burua eszena surrealistaz betea du, sentimendu eta mundu honetako oroitzapenak nahasten dituena guztiz berea duen ametsezko paisaia bati atea irekiz. Bere estiloak koloreen eta sortzen dituen pertsonaien bidez istorioak kontatzen ditu. Bezero desberdin eta anitz-entzat lan egin du eta Le Monde, L’actualité eta Uber bezalako argitalpenentzat.