Skip to main content

Sektore Paraleloak

Graffiti y Mural en Euskadi

Para visualizar el contenido de este vídeo, hay que estar logeado o comprar la entrada.

logotipo cartel

Hizlariak

Euskadi

Eva Mena

Eva Mena Arte Ederretan lizentziatua da eta grafitiak margotzen 1996an hasi zen. Bere muralak Marruecos, Brasil, Palestina, Frantzia, Egipto, Erresuma Batua edo Noruega bezalako herrialdeetan topa daitezke. bere obra pertsonala emakume aktibista eta feministez betea dago eta beraien borroka eta mezuei balioa eta ikusgarritasuna ematen die. Musikak bere lan asko inspiratzen ditu, musikari eta kantariek sortu eta adierazten dutena… Askotan hitzaldiak, kurtso, grafiti tailerrak egiten ditu eta bere ezagutzak elkar banatzen dituen ekitaldietan parte hartzen du.

Euskadi

Ruth Juan

Ruth Juan Bartzelonan jaio zen eta bertan hazi eta garatu zuen bere bizitzaren ikuspuntua. Bi lagunekin zirko eta antzerki ikuskizunetarako diseinu eta arropak egiteko tailer bat sortu zuen eta aurrerago izen handiagoa zuten proiektuekin lan egiten zen tailer batean lan egiteko aukera izan zuen. 2009tik Bilbon bizi da, non, betidanik bere pasio gisa sentitu izan zuenaren alde apustu egin zuen: ilustrazioa. Ikasi eta urte betez Fundación BilbaoArte Fundazioan bekadun izan ondoren, bere lehen liburuan materializatu zuen bere lana. Proiektu ezberdinetan lan egin du ilustratzaile freelance moduan Juanita Makina bere marka izenarekin. Liburuetarako ilustrazioak, irudi grafiko lanak, kolorez betetako muralak egiten ditu, bere sormen-kezka bizitzeko modu gisa mantenduz.

 

Euskadi

Yubia

Bilbon jaiotako artista da Yubia, baina duela hamar urte baino gehiago Bartzelonan bizi dena. Arte Ederrak ikasi zituen eta web diseinuan eta sare sozialetan espezializatzeko jarraitu zuen. Gaur egun Montana Colors-en diseinatzaile modura lan egiten du eta erakusketak antolatzen ditu Montana Café-n. Aldi berean, ilustratzaile bezala lan egiten du eta beti dauka esku artean proiektu berriren bat. 2002tik margotzen du grafitia, eta txikitatik barruan daraman zerbait da.