Skip to main content

Eva Mena

Sektore Paraleloak
Euskadi

Eva Mena Arte Ederretan lizentziatua da eta grafitiak margotzen 1996an hasi zen. Bere muralak Marruecos, Brasil, Palestina, Frantzia, Egipto, Erresuma Batua edo Noruega bezalako herrialdeetan topa daitezke. bere obra pertsonala emakume aktibista eta feministez betea dago eta beraien borroka eta mezuei balioa eta ikusgarritasuna ematen die. Musikak bere lan asko inspiratzen ditu, musikari eta kantariek sortu eta adierazten dutena… Askotan hitzaldiak, kurtso, grafiti tailerrak egiten ditu eta bere ezagutzak elkar banatzen dituen ekitaldietan parte hartzen du.

Eva Mena

Sektore Paraleloak
Euskadi
Eva Mena

Fernando Tarancón

Argitaletxe Mundua
Euskadi

Astiberri Ediciones komiki-editoriala da, eta 2001eko martxoan sortu zenetik helduentzako edukipolitika du, adina edozein dela ere, eta ez nahitaez historiara ohitua. Fernando Tarancónek kazetaritzan lizentziaduna da EHUn. 1994tik ari da liburu-saltzaile lanetan Jokerren. Astiberriren bazkide sortzaileetako bat da, eta 2001. urteaz geroztik ari da lankideekin editore lanetan. Bartzelonako Nazioarteko Komiki Aretoko azken urteetako sarietarako izendapen gehien jaso dituen komiki-editoriala da. Argitaratutako bost lanek Komikiaren Sari Nazionala jaso dute, dozenaka sari gehiagoren artean.

 

Fernando Tarancón

Argitaletxe Mundua
Euskadi
Fernando Tarancón

Francisco Cunha

Irudigileen Mundua
Uruguay

Francisco Cunha Montevideon jaio zen. Marrazkilaria, ilustratzailea eta diseinatzaile grafiko da. Montevideoko marrazkilari Club-eko fundatzailea, Gráfica Ilustrada del Uruguay y de Mundial, diseinu estudioa. Artea, diseinu grafikoa, animazioa eta ilustrazioaren arloko bere sorkuntzen lengoaia nagusia marrazkia da. Bere obra Montevideo, Buenos Aires, Bogotá eta Nueva York-en erakutsia izan da. “Un día de gatos” izeneko serieari esker Uruguayko Ilustrazio Sari Nagusia irabazi zuen, eta nazioarteko Illustrators Exhibition of Bologna Children’s Book Fair-erako aukeratua izan zen. 2018an Argentina eta Uruguay-en liburu album editatu bilakatzen da. 2019an Martín Azambuja-rekin batera bere bigarren liburua argitaratzen du “Tilín-Tilín”. Eta Uruguay-ko Ilustrazio Sari Nazionalean aipamen berezi bat lortzen du.

Francisco Cunha

Irudigileen Mundua
Uruguay
Francisco Cunha

Frederic Gauthier

Argitaletxe Mundua
Quebec

Pasteque 1998ko uztailean sortu zen eta bere lehen argitalpena, Sput-Nik 1, urte bereko abenduan eskuragarri egon zen. Argitaletxea Frédéric Gauthierrek eta Martin Braultek sortua da, 230 izenburu baino gehiago argitaratu ditu Montrealgo Komiki jaialdian bi lagunen ideia erromantikotik hasi zenetik, gaur egun komiki eta ilustrazio arloan nazioartean erreferentzia den argitaletxe batean bihurtu da. Hainbat hizkuntzatara itzuli dira beraien liburuak, adibidez daukaten liburu galeriak erakusten du nola atera daitezken publiko guztiarentzat liburu ederrak eta kalitate handikoak. Gaur egun, galeria eta liburu-denda kudeatzen dute.

Frederic Gauthier

Argitaletxe Mundua
Quebec
Frederic Gauthier

Geneviève Bigué

Irudigileen Mundua
Quebec

Geneviève ilustratzaile tea diseinatzaile kanadiarra da. Liburu ezberdinetan lan egin izan du baita aurten argitaratu berri den “Un bruit dans les murs”- en eta Reader’s Digest, Pica Magazine edo L’Actualité bezalako argitalpenetan. Agentzia ezberdinekin, jaialdietan ere lan egiten du,posterrak egiten ditu, animazioa eta online dagoen denda txiki bat du non bere ilustrazio eta marrazkietatik sortutako produktuak saltzen dituen.

Geneviève Bigué

Irudigileen Mundua
Quebec
Geneviève Bigué

Georges Querol

Irudigileen Mundua
Francia

Querol Sarrant herriko udal kontseilaria da: Gers departamenduko Frantziako udalerria da, Gaskoina eskualdean dagoena. Antzinako bastida bat da, Erdi Aroko aztarnek Frantziako herri ederrenen kategorian sailkatzea ahalbidetzen diotena. Erdi Aroko bere urteroko dantza eta musika jaialdiagatik ezagutzen da bereziki, eta, duela urte batzuetatik hona, ilustrazioaren herria izateagatik Les Estival lanari esker, baita herrian gertatzen diren ilustrazioarekin lotutako gainerako jarduerengatik ere, Lamis izateaz gain, George jabekide duen.

Georges Querol

Irudigileen Mundua
Francia
Georges Querol

Ghiaccioli e Branzini

Sektore Paraleloak
Italia

Ghiaccioli e Branzini Dj eta Turingo ekoizlea da. Florentzian bizi da. Urteek aurrera egin ahala, bere estilo paregabea hobetu zuen, folk eta herrikoi musikarekin kutsatutako musika elektronikoz egina. Hainbat proiekturekin kolaboratzen du: Fanfara Station, Hugolini, Camillocromo Beat Band, Carnazza. Azken urteotan hainbat soinu-banda sortu ditu telebistako komertzialentzat, moda desfileak: Camo Factory, Cos, Everlast, Gucci, Guess, h & m, Levi 's, Pitti Florence, Saks Fifth Avenue, Sebago, SuperDuper Hat. 2018an folk elektronikoko proiektu onenaren "Folkint" Italiako saria irabazi zuen.

Azken jaurtiketa: Tebourba w/Fanfara Station - Agualoca Records// Prison Entertainment (Erresuma Batua) ##124; Gandy Dancer///ChinChin Records (de) ##124; ##124; Ba na (feat Alberto Becucci)///Pop Fiction (Uk) Steretion (Uk)

Ghiaccioli e Branzini

Sektore Paraleloak
Italia
Ghiaccioli e Branzini

Gilles Bachelet

Irudigileen Mundua
Francia

Gilles Bachelet, Saint-Quentín-en jaio zen 1952an, Frantziako iparraldean, baina bere haurztaroa Pirineoetan igari zuen eta Arte Dekoratiboen Goi Mailako Eskolan ikasi zuen (Paris). 1977tik aurrera, ilustratzaile independente bezala eskaerak jasotzen hasi zen eta unibertsitatea utzi zuen lan munduan aritzeko. Orduztik,Prentsa, publizitatea eta liburuetarako ilustrazioak egin ditu. Egun ilustrazioa eta edizio teknikak irakasten ditu Cambrai- ko Goi Mailako Arte Eskolan, Frantzian. Sari ezberdinak jaso izan zitu, Montruil-eko Gazteentzako Liburu eta Prentsaren Saloikoa esaterako eta Italiako Andersen saria bere El Caballero impetuoso liburuagatik, Juventud Argitaletxeak ere argitaratu duena. Gilles-ek Grande Ourse saria irabazi berri du. Frantziako Montreuil-eko Gazteentzako Liburu eta Prentsaren Saloiko bereizgarri garrantzitsua. Izar bat gehiago bere palmaresean.

Gilles Bachelet

Irudigileen Mundua
Francia
Gilles Bachelet