Skip to main content

Golo

Irudigileen Mundua
Francia

Guy Nadaud (Bayona, 1948), Golo bezala ezagunagoa, Frantzia eleberri grafikoko komikigile esanguratsuenetako bat da. 70. hamarkadan hasi zuen bere ibilbidea eta hogei albumen egilea da, hala nola «Istrati. El vagabundo» (Astiberri), momentuz gazteleraz argitaratutako bere lehen lana. Egipto duela 35 urte ezagutu zuen kasualitatez y diru pixka bat zuen bakoitzean herrialde hartara pasiatzeko joaten zela kontatzen du. Noizean behin bertako prentsarekin lan egin zuen binetak sortuz edo intereseko gaien inguruko eleberri grafikoak eginez.

 

Golo

Irudigileen Mundua
Francia
Golo

Josune Urrutia

Irudigileen Mundua
Francia

Josune Urrutia AAEEtan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Madrideko Arte Número Diez Eskolan ikasi zuen ilustrazioa. Hamar urte diseinatzaile grafiko moduan lanean eta bizitzen Madrilen igaro eta gero, egun osoki komiki eta ilustraziora dedikatzen da. Proiektu editorial, liburu edo ilustratu beharreko bestelako aplikazioak egiteko ilustrazioak garatzen ditu. Duela gutxi Frantziako Angoulême-ko Maison des auteurs-en dirulaguntza bat izan du emakume, artea eta minbiziaren inguruko komiki batean lanean ibili da. Bere argitalpen garrantzitsuenetako dira: Breve diccionario enciclopédico ilustrado de MI cáncer, Así me veo eta Breve historia del pimiento para la vida extraterrestre.

 

Josune Urrutia

Irudigileen Mundua
Francia
Josune Urrutia

Julia Ortiz

Argitaletxe Mundua
Uruguay

Criatura argitaletxearen arduraduna da. Letretan lizentziaduna, humanitate eta hezkuntza zientzien fakultateko ikertzaile gisa lan egiten du (itzulpengintzan ardaztuta), espainierazko irakaslea ere bada, idazkera akademikoko eta estilo-zuzenketako irakasle eta liburu-saltzailea. Argitaletxea 2011. urtearen amaieran jaio zen, La Lupa Librosen, Montevideoko Hiri Zaharreko liburudenda txiki honek hasieratik izan duen filosofia, kontzeptua eta lan egiteko modua partekatuz. Proiektu independente baten moduan definitzen gara, ekintzailetzaren izaeragatik, gure baliabideen eta finantzaketaren jatorriagatik. Argitaratzeko erronka onartu dugu, gure liburuen kalitatea lehenetsiko duen konpromisoarekin, eta 90 titulu baino gehiago ditugu zenbait segmentutan.

Julia Ortiz

Argitaletxe Mundua
Uruguay
Julia Ortiz

Julien Magnani

Argitaletxe Mundua
Paris

Julien Magnani, Estienne eskolako graduatua, Parisko Publicions Magnaniren editore independentea da. Liburu-objektuari eta inprimeketa kulturari oso lotuta, 2007tik 2010era, Les plus beaux livres français antolatu zuen, argitalpen-sorkuntza garaikidea sustatzeko. Hainbat argitaletxerentzat lan egin ondoren, 2011n Editions Magnani sortu zuen, liburu ilustratuei eskainitako argitaletxea. Bere filosofia, editorea ez da autore-hornitzaile bat edo garatzaile bat soilik, liburu-eraikitzaile bat eta diseinu bat baizik.

Julien Magnani

Argitaletxe Mundua
Paris
Julien Magnani

Lola Lorente

Irudigileen Mundua
Francia

Lola Llorente Bigastro-n jaio zen, Alicanten 1980an. Arte Ederretan Lizentziatua Valentziako Unibertsitate Politeknikoan eta ilustrazio ikaslea Bartzelonako La Escola Massana-n. Bartzelonako Nazioarteko Komiki Saloian egile errebelazio gisa nominatua izan da eta sari ezberdinak jaso izan ditu, hala nola INJUVE 2006-ko ilustrazio saria, edo Creacomic saria, CAM 2009. Bakarkako eta taldeko erakusketa esanguratsua du 2010 ean Bilboko Alhóndiga Museoan egin zuen “Un año en Angoulême” izenekoa, non, Sangre de mi sangre (Astiberri, 2011), proiektuko lan originalak erakusten zituen hein batean frantziako La Maison des auteurs-en egiteko aukera izan zuen, disziplina artistiko ezberdinetako mundu osoko artistak biltzen dituen sormen zentroan hain zuzen ere.

Lola Lorente

Irudigileen Mundua
Francia
Lola Lorente

Maco

Argitaletxe Mundua
Uruguay

Montevideo, 1987. Marrazkilari autodidakta, Arkitektura eta Arte Ederrak ikasi zituen. Fedra historieta argitaratu zuen Marche blog kolektiboan (Sheldon saria jaso zuen 2012an, webcomic hoberenari), eta Radiobujada eta Café istorioak argitaratzen jarraitzen du bere blogean. 2011n argitaratu zuen bere lehen liburua, Aloha. Hurrengo urtean Espainian berrargitaratu zen eta Marraztutako Bandaren (Buenos Aires) saria lortu zuen. Hainbat istorio argitaratu ditu Latinoamerikako liburu kolektiboetan eta aldizkarietan (besteak beste, Sumendia, Tabaré en viñetas, Larva, Brigida eta Uruguai). 2016. urtean zakurrei buruzko hileroko zerrenda argitaratu zuen BLa aldizkarirako eta, gaur egun, kirolei buruzko zerrenda bat argitaratu du Revista Tunel-en. Royren gidoiarekin, Greatest Hits (2016) eta Cannabis (2019) argitaratu zituen. Uruguai, Argentina, Bolivia, Brasil eta Peruko jaialdietan parte hartu du gonbidatu gisa. 2017an, ca_teter-ekin batera sortu zuen Ediciones de la uniceja fanzineen zigilua, hainbat titulu argitaratzeko.

Maco

Argitaletxe Mundua
Uruguay
MACO

Mai-Li Bernard

Irudigileen Mundua
Francia

Mai-Li Bernard Hanoi-en, Vietnam, 1986an jaiotako marrazkilari eta ilustratzaile Frantzesa da. Arte Aplikatuetan graduatu zen Angoulêmeko Irudiaren Europako Goi Mailako Eskolan ikasi aurretik, 2005etik 2010era. Gero Maison des Auteurs d’Angoulême-eko erresidentzia batez gozatu zuen eta bi aldiz irabazi du Angoulême-ko Jaialdiko Talentu Gazteen Lehiaketa. Bere estilo kolorista eta geometrikoak oso ondo definitzen du eta aurten Irudika-n bere lanaz hitz egiten entzuteko aukera izango dugu.

 

Mai-Li Bernard

Irudigileen Mundua
Francia
Mai-Li Bernard

Maïte Léal

Argitaletxe Mundua
Marsella

Marseillan bizi da Maïte, eta, gaur egun, Oh Les Beaux Jours! jaialdirako lan egiten du. Sei egunetan ehun autore eta artista baino gehiago elkartzen dira, topaketak, proiekzioez, performance, kontzertuez, espazio publikoan egindako liburuen sinadurez... Maïtek Philipperen liburu-dendaz hitz egiten digu, bera izan baita bere lehen bekaduna. Liburutegian Philipperekin batera balore berdinak partekatzen duenaren ikuspegiak leku hau eta proiektu hau zer berezia den ulertzen laguntzen digu.

Maïte Léal

Argitaletxe Mundua
Marsella
Maïte Léal